Jangela-zerbitzua

Haurren otorduak nutrizionista-talde batek prestatzen ditu, kalitate- eta higiene-neurri zorrotzenak beteta; haur-menuetan espezializatutako kanpoko catering-zerbitzu bat kontratatuta daukagu (Eusko Jaurlaritzak homologatutako enpresa).
Gosariak eta meriendak ikastetxean prestatzen dira, unean bertan, elikagaiek propietate nutritibo guztiak gordetzen dituztela, haur bakoitzaren beharretara egokitutako elikadura askotarikoa eta orekatua bermatzeko. Menu-aukera zabala daukagu, eta dieta bereziak kontratatzeko aukera ere eskaintzen dugu.

Jaioberrien kasuan, etxetik ekar daitezke pureak, edota zentroan bertan kontratatu; izan ere, pediatra bakoitzaren gomendioekin egokituko dugu elikadura. Aldi berean, une oro errespetatzen dira hartualdien orduak, baita elikagai berriak ematen hasteko uneak ere.

Ordutegi zabalak eta malguak

Ordutegi zabala eta malgua eskaintzen dugu, 7:30etik 18:30era.

ORDUTEGI OROKORRA: 8:30etik 17:30era.

GOIZETAKO HAURTZAINDEGI-ZERBITZUA: Goizero-goizero, 7:30ean irekitzen ditugu ateak, 8:30ak baino lehen etorri nahi duten ikasleak hartzeko. Denbora horretan, gosaldu, jolastu, irakurri, margotu edota atseden hartu dezakete, beharra badute.

ARRATSALDEETAKO HAURTZAINDEGI-ZERBITZUA: Arratsaldeetan, ordubetez luzatu daiteke ordutegia, 17:30etik 18:30era. Ordu hori jolaserako baliatuko dugu patioan, edota ipuinak irakurtzeko, psikomotrizitate-aretora joateko zein eskulanetarako.

Irailetik uztailera irekitzen dugu, eta zentroa jaiegun ofizialetan eta abuztuan bakarrik ixten dugu.

Kabinete psikopedagogikoa

Gure ikasle bakoitzaren bilakaeraren eta garapenaren etengabeko segimendua egiten dugu, lan-irizpideak ezarrita eta jarduera pertsonalizatuak erabakita.

Zentroko psikologoak zuzentzen du kabinete psikopedagogikoa, eta, haren funtzioen artean, honako hauek nabarmentzen dira: irakasleei laguntza eskaintzea euren eguneroko heziketa-jardunean, eta gurasoei aholkularitza eta informazioa eskaintzea seme-alaben zaintzarekin lotutako edozer alderdiren inguruan.

Gurasoen eskola

Ikasturtean zehar, informazio-saioak, hitzaldiak eta mintegiak eskaintzen ditugu, sektoreko profesionalek zuzenduak, gaurkotasunezko gaiei buruz; helburua guztion artean ikastea eta giro ederrean egotea da.

Era berean, gurasoek eta seme-alabek elkarrekin parte hartzeko ekitaldiak ere antolatzen ditugu: joko eta jarduera horien bitartez, familiaren arteko loturak estutzen dira, jakinik zeinen garrantzitsuak diren seme-alaben nortasuna garatzeko.

Gehiago jakin nahi baldin baduzu, bisita ezazu gure ohiko galderei buruzko atala… Agian hortxe egon daiteke zure galdera, beste gurasoei sortzen zaizkien zalantzen artean. Edozein zalantza argitu ahal izateko duda gabe ipini harremanetan Toys haur-hezkuntzako ikastetxearekin.

To Top