Heziketa-proiektua – Metodologia

HEZIKETA-PROIEKTU BERRITZAILEA eskaintzen dugu; oinarri gisa, estimulazio goiztiarreko metodologiak aplikatzen ditugu, eta familiaren eta ikastetxearen arteko etengabeko harremanak sustatzen. Programatutako hezkuntza-jarduerekin lan egiten dugu, eta, aldi berean, haurrek ohitura osasungarriak hartzen dituzte, eskolan eskaintzen dizkiegun errutinen bidez.

Haurrek jolasean ikasten dute: ipuinak, abestiak, adimen-bitak, psikomotrizitate-saioak eta era guztietako hezkuntza-eduki ludikoko tailerrak. Halaber, musikarekin ohitzeko programa ere eskaintzen dugu. Haurren potentziala ahalik eta gehien garatzea da gure helburua, autoestimu osasungarria bilatuta, ezinbestekoa izango baita eskakizun hori haien heziketa-prozesuan eta bizitza pertsonalean.

Gure irakaskuntza-ereduak funtsezko LAU OINARRI ditu:

Hizkuntza bat ikasteko garairik onena zero eta sei urte bitartean izaten da. Jolasaren bidez, haurrek modu naturalean ikasten dituzten hizkuntzak, ahaleginik gabe. Zenbat eta aberatsagoa hizkuntzen eta musika-entzunaldiek bidez eskainitako soinuen sorta, orduan eta gehiago estimulatzen da hizkuntzak egokiro ikasten laguntzen duen neuronen arteko konexioa.

Badakigu adimena estimulazioarekin handitzen dela; hori dela eta, metodologia berritzaile bat eskaintzen dugu, abangoardiakoa, haur guztiek berez jaiotzatik izaten duten talentua garatzen laguntzeko. Egunero-egunero landuko ditugu haien gaitasun fisikoak, kognitiboak, sozialak eta afektiboak; izan ere, bizitzako lehen urteetan, prestutasun handiagoa izaten dute ezagutza eta ahalmen berriak barneratzeko.

Haurrak gorputzaren bidez mugitzeko, adierazteko eta sortzeko aukerak garatzen ditugu, eta horretarako bereziki prestatutako gela bat daukagu. Haurrak plazer sentsoriomotorreko jolasak izango ditu (igo, salto egin, buelta eman, zabuka ibili, erori, orekarekin jolastu), trebetasun berriak eta askotarikoak eskuratuz. Haurrek sentsazio desberdinak biziko dituzte, eta plazer-egoerak biziko; euren gorputzaz eta mugitzeko aukerez kontzientzia hartuko dute.

Ikasle bakoitzaren berezitasunean oinarritutako hezkuntza eskaintzen dugu, eta haurra bera izango da benetako protagonista. Ikasle-talde murritzekin lan egiten dugu, gelaz gela adinen arabera sailkatuta, eta harreman estua izaten dugu etengabe gurasoekin. Guretzat, haur bakoitza berezia eta bakarra da, eta haren beharrizan guztiak artatzen eta entzuten ditugu. Heziketa-programazioa taldearen heltze-mailara egokitzen dugu, oro har, eta haur bakoitzaren mailara, bereziki.

Familia – ikastetxea

Gurasoak zarete zuen seme-alaben heziketaren erantzule nagusi, baina TOYSek zuekin lankidetzan jardun nahi du, eta gure erabateko babesa izango duzue lan hunkigarri eta konplexu horretan.

Uste dugu ezinbestekoa dela ikastetxearen eta familiaren artean etengabeko komunikazioa izatea, haurrek garapen egokia izan dezaten. Hori dela eta, egunero-egunero jakinaraziko dizuegu haurraren bilakaerarekin lotutako alderdi oro, baita ikastetxean landutako heziketa-helburuak eta -edukiak ere (horretarako baliatuko ditugu tutorearen eta eskolako agenda, elkarrizketa pertsonalak, informazio-bilerak, tutoretzak, hiruhileko txostenak eta egun berezien ospakizunak).

Halaber, gurasoen eremuan gaurkotasunezko heziketa-gaiekin lotutako informazioa topatuko duzue, hala nola informazio-oharrak, hileko menuak, zentro batek ikasturtean zehar egiten dituen jarduerak, edota argazki-albumak, haurrak tailerretan eta jolasetan parte hartzen ari direla ateratakoak.

Hezkuntza-taldea

Diziplina anitzeko talde bat osatu dugu, etengabeko prestakuntza-prozesuan, eta, are garrantzitsuagoa dena, erabateko bokazioz eta dedikazioz haurren hezkuntzarekin, zainketarekin eta ongizatearekin.

Lantalde pedagogiko osoak betetzen ditu Eusko Jaurlaritzak eskatutako titulazio ofizialak, baita hizkuntza-eskakizunak ere; halaber, hezkuntzaren sektorean esperientzia nabarmena dute.

Lantaldean, haur-hezkuntzan espezializatutako maisu-maistra espezialistak ditugu, baita psikologoak, psikopedagogoak, eta haur-hezkuntzako goi-mailako teknikariak ere.

To Top