Nortzuk gara?:

TOYS Euskal Autonomia Erkidegoko HEZKUNTZA SAILAK baimendutako HAUR-HEZKUNTZAKO IKASTETXEA da. Familien babesarekin eta lankidetzarekin jarduten dugu haurrak hazten eta hezten, guztia giro alaian eta zainduan, afektibitatez eta maitasunez.

Zatoz ezagutzera

TOYS haur-hezkuntzako zentroak familien babesarekin eta lankidetzarekin jarduten du haurrak hazten eta hezten, guztia giro alaian eta zainduan, afektibitatez eta maitasunez. Eusko Jaurlaritzak homologatutako eta baimendutako ikastetxea gara, Haur Hezkuntzako lehen zikloan irakasteko, 0 eta 3 urte bitartean.

Hezkuntza-eredu hirueleduna eskaintzen dugu, estimulazio goiztiarrean eta arreta pertsonalizatuan oinarrituta, ikaskuntza-formula berritzaileak baliatuta, haur guztiek ulertzeko izaten duten berezko talentua estimulatzeko.
Zentro gertukoa gara, familia-girokoa, eta gure lehentasunezko helburua, ikasleen ongizatea lortzea eta haien potentziala ahalik eta gehien garatzea da.

TOYSen, beste gauza ororen gainetik daude gure haurren balio afektiboak eta heziketa-interesak, eta, hala, haurrak pozik egotea lortzen dugu, segurtasun- eta konfiantza-giroan.

Gure instalazio zabalak bereziki diseinatuta daude, haurrek gozatzeko eta ikasteko; gure hezkuntza-taldearen kualifikazio-maila handiaren bidez, irakaskuntza berritzailea eta kalitatezkoa eskaintzen dugu.

Zatoz bisitatzera

Badakigu zein garrantzitsua eta zaila den lehen haur-hezkuntzako ikastetxea aukeratzea. Erabakia hartu ahal izateko, ezinbestekoa da bertatik bertara ikustea zuen seme-alabak non jardungo duen; egiaztatzea zerbitzu eta instalazio guztiek betetzen dituztela zuen itxaropenak eta interesak. Hori dela eta, gu ezagutzeko gonbita egiten dizuegu.

Gure instalazioak webgune honetan bertan ikus ditzakezue, edota hitzordua adostu dezakegu eskolara zuzenean etortzeko; hementxe azalduko dizuegu gure heziketa-proiektua, eta gure instalazioak erakutsiko dizkizuegu.

To Top