Ohiko galderak

Gure lana gustoko dugu, eta beraz hitz egitea ere. Haur hezkuntza, pedagogía, Osasuna eta txikien ongizatea atsegin dugu. Atal honetan gurasoei sortzen zaizkien zalantzak argitu nahi ditugu, horregatik, kontaktu atalean pozez emango dizuegu erantzuna zu laguntzeko asmoz.

Lau zentro horiek desberdinak dira, bakoitzak bere araudia baitauka.

Haur-hezkuntzako ikastetxe baimendua 0 eta 3 urte bitarteko ikasleentzako zentroak dira, titulartasun pribatukoak; haurreskolek, ostera, titulartasun publikoa dute. Bi kasuetan, beharrezkoa da heziketa-proiektua izatea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak ezarritako curriculumarekin bat. Horrez gain, gutxieneko eskakizun batzuk ere bete behar dituzte, hezkuntzako ikasleei, ikasgelako ikasle kopuruari eta instalazioei dagokienez. Hori guztia esandako saileko ikuskaritza-zerbitzuak egiaztatuko du.

Bestetik, haurtzaindegiak eta ludotekak ez dira haur-hezkuntzako zentroak, ez baitaukate heziketa-proiekturik hezkuntza-edukiak emateko; horrenbestez, ez daukate Hezkuntza Sailaren baimenik horretarako. Aisialdira bideratutako zentroak dira, haurren atentzio eta zaintzara bideratuak. 

Haurrak eskolan hasten direnean, aldaketa garrantzitsuak izaten dituzte, bestelako giro batera egokitu behar dira; haientzat berriak diren pertsonekin, espazioekin eta materialekin. Hori dela eta, lehendabiziko bi egunetan ordutegi berezia izaten dugu, ordu pare bat goiz-partean. Hirugarren egunean, eskolako zerbitzu guztiak prest edukiko dituzue zuen ordutegira egokitua.

Hurrengo ikasturterako plazak otsailetik aurrera erreserbatu daitezke. Dena den, noiznahi ipini zaitezkete harremanetan ikastetxearekin, urte berean plazarik egonez gero izena emateko edota hurrengo ikasturterako.

Taldeak adinaren arabera antolatzen dira. Bi ikasgela ditugu jaioberrientzat (lau hilabete eta urtebete artekoak), urtebeteko ikasleentzako gela bat, urtebete eta bi urte bitarteko haurrentzako bi ikasgela, azkenik bi eta hiru urte bitarteko haurrentzako ikasgela bat.

Agenda da gure eguneroko tresna. Egunero-egunero eskolako otorduak, siestak, eginkariak eta xehetasunak apuntatzen dira. Horrez gain, harreman zuzena izango duzue tutoreekin haurra zentrotik irteten direnean. Era berean, hitzordua ere eskatu dezakezue tutoretza bat egiteko.

Ez, ez da txerto gehigarrik behar. Nahikoa da haurren txertaketa-egutegi ofizialean ezarritako txertoak errespetatzea.

Haurrek infekzio kutsakorren sintomarik izanez gero; konjuntibitisa, aho-mugeta, zorriak, sukarra, … ezin izango dira zentroa sartu.

Haurrak eskola-ordutegian sendagairen bat hartu behar izanez gero, gurasoek baimena eman beharko dute, eta haiek zehaztuko dute administratu beharreko dosia eta ordutegia. Halaber, txosten medikoaren kopia aurkeztu beharko duzue.

Eskolan dagoela gaixotuz gero, gurasoekin harremanetan ipiniko gara, ahalik eta bizkorren jasotzeko eta atseden hartzeko. Hala, beste haurrak kutsatzea saihestuko dugu.

To Top