C/ Kasune 6, (bajo trasera)
48991 - ALGORTA-GETXO

Bizitegi-eremu lasai batean gaude, oinezko kale batetik du sarrera, La Rosaleda izeneko urbanizazio pribatuan.

Zentroak bi sarrera independente dauzka, eta sei ikasgela zabal eta eroso, kanpora ematen dutenak, aireztapen eta argiztapen naturalarekin. Bereziki ekipatuta daude, adin bakoitzaren beharrizanak asetzeko. Handienen ikasgelek haientzako egokitutako komun esklusiboak dituzte.

  • Bi gela jaioberrientzat (lau hilabete eta urtebete artean), gehienez ere zortzi haurrentzat.
  • Gela bat urtebeteko haurrentzat, gehienez ere 13 haur.
  • Bi gela urtebete eta bi urte arteko haurrentzat, gehienez ere 13 haur.
  • Gela bat bi eta hiru urte arteko haurrentzat, gehienez ere 18 haur.

Horrez gain, txikiek euren gaitasun motorra, kognitiboa eta sozioafektiboa garatu ahal izateko; espazio zentral handia daukagun jolasteko, psikomotrizitate gela, eskolako jangela, irakasleen gela, zuzendaritza bulegoa eta haur-kotxeak gordetzeko eremua ere.

Guztira 500 m2, instalazio zaindu eta modernoekin, gure ikasleen ongizatea bermatzeko segurtasun-neurri guztiak beteta.

Bisita ezazu gure ohiko galderei buruzko atala… Agian hortxe topatuko duzu zure galdera, beste gurasoei sortzen zaizkien zalantzen artean.

To Top