Eskolaz kanpoko jarduerak

Arratsaldero, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik aurrera, eskolaz kanpoko zenbait jarduera proposatzen dizkizuegu etxeko txikienen beharrizanak estaltzeko (urtebete eta sei urte bitartean).

Kalitatezko heziketa-metodologia berritzaile batean oinarri hartuta jarduten dugu, haur bakoitzaren estimulazio goiztiarra eta garapen integrala xede dugula.

Ikasle-talde murriztuekin lan egiten dugu (irakasle bakoitzak gehienez ere zortzi ikasle), adinetan bereizita (urtebete eta sei urte artean). Gure saioak taldearen heltze-mailara egokitzen ditugu, oro har, eta haur bakoitzaren mailara, bereziki.

Gure hezkuntza-eskaintza zabalaren barruan, honako tailer hauek biltzen ditugu:

Haurrentzako fitnessa (psikomotrizitatea):

Norbere gorputzak eskaintzen dituen plazer- eta ongizate-sentsazioak ezagutzea oinarrizkoa da, haurrak bere burua ezagutu eta eboluzionatu dezan, bere gaitasunak garatuz. Tailerrotan, haur guztiek mugimenduarekin izaten duten lilura sustatzen dugu, eta hainbat ariketa konbinatzen ditugu psikomotrizitate-gelan, guztia ere trebetasun berriak eta askotarikoak eskuratzeko eta haien gorputz-eskema hobetzeko.

Eskulanetako tailerra:

Hainbat eskulan-teknika gerturatzen dizkiegu haurrei, haien potentzial guztia modu ludikoan estimulatuta, euren artelanak irudikatuta, sortuta eta asmatuta. Tailer hori adierazpide atsegin bilakatuko da, aldi berean, korronte berriak eta artista ospetsuak ezagutuko dituzte. Sorkuntza-jardunak askatasuna eta malgutasuna sustatzen ditu haurretan.

Hizkuntza-tailerrak (ingelesa eta euskara):

Haurrei oso gaztetik irakasten diegu hizkuntzak, fonemak barneratzen dituzten etapa aprobetxatuz. Kualifikazio eta esperientzia handiko langileak ditugu, haurrekin bokazio handia dutenak eta irakasten duten hizkuntza bikaina menderatzen dutenak. Txikiek modu natural eta atseginean ikasiko dituzte hizkuntzak, hainbat jarduera ludiko eta hezitzaile eginda. Murgiltze-programa baliatzen dugu, estimulazio goiztiarrean eta mugimenduan oinarrituta. Jolasaren bidez, haurrek modu naturalean ikasten dituzten hizkuntzak, ahaleginik gabe.

Ludoteka

Eguberriko, Aste Santuko eta uda-parteko oporraldietan, ludoteka-zerbitzua eskaintzen dugu. Hainbat hezkuntza-jarduera ludiko ditugu, adin-talde bakoitzera egokituta, eta haurrek maitasun-, afektu- eta segurtasun-giroan ikasiko eta gozatuko dute (sukaldaritza, dantza, psikomotrizitatea, musika, artea, ingelesa, mozorroak…).

To Top