Zatoz bisitatzera

Badakigu zein garrantzitsua eta zaila den lehen haur-hezkuntzako ikastetxea aukeratzea. Erabakia hartu ahal izateko, ezinbestekoa da bertatik bertara ikustea zuen seme-alabak non jardungo duten.
Hori dela eta, egiaztatu behar dugu gure instalazioek betetzen dituztela zuen itxaropenak eta interesak. Horretarako, gu ezagutzeko gonbita egiten dizuegu.
Gure instalazioak webgune honetan ikus ditzakezue, edota hitzordua adostu dezakegu eskolara zuzenean etortzeko; hementxe azalduko dizuegu gure heziketa-proiektua, eta gure instalazioak erakutsiko dizkizuegu.

familia_toys_escuela_infantil

Heziketa-proiektu berritzailea:

Eskaintzen dugu; oinarri gisa, estimulazio goiztiarreko metodologiak aplikatzen ditugu, eta familiaren eta ikastetxearen arteko etengabeko harremanak sustatzen. Programatutako hezkuntza-jarduerekin lan egiten dugu, eta, aldi berean, haurrek ohitura osasungarriak hartzen dituzte, eskolan eskaintzen dizkiegun errutinen bidez.

familia_escuela_toys_infantil

Familia – ikastetxea:

Gurasoak zarete zuen seme-alaben heziketaren erantzule nagusi, baina TOYSek zuekin lankidetzan jardun nahi du, eta gure erabateko babesa izango duzue lan hunkigarri eta konplexu horretan.

familia_escuela_infantil_toys

Gure zerbitzuak:

Toys haur eskolan zu laguntzeko gaude, horretarako eskaintzen dizugu: jantoki zerbitzua, orditegi malgua, gabinete psikopedagogikoa, guraso eskola.

familia_getxo_escuela_infantil

Eskolaz kanpoko jarduerak:

Arratsaldero, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik aurrera, eskolaz kanpoko zenbait jarduera proposatzen dizkizuegu etxeko txikienen beharrizanak estaltzeko (urtebete eta sei urte bitartean).


C/ Kasune 6, (bajo trasera)
48991 - ALGORTA-GETXO

Bisita ezazu gure ohiko galderei buruzko atala… Agian hortxe topatuko duzu zure galdera, beste gurasoei sortzen zaizkien zalantzen artean.

To Top